Ohiko galderak

preguntas-frecuentesGoi mailako heziketa ziklo batean eta unibertsitateko gradu batean izen-eman daiteke aldi berean?

Bai, unibertsitateko ikasketak eta goi mailako heziketa ziklokoak aldi berean egin daitezke.

Goi mailako heziketa zikloetatik unibertsitatera pasa daiteke?

Heziketa zikloen helburua lan mundura sartzeko profesionalak formatzea da, baina goi mailako heziketa zikloetan tituludunak (goi teknikariak) unibertsitatera sartzeko ahalmena dute.

Goi mailako heziketa zikloetatik unibertsitatera pasa daiteke?

Goi mailako heziketa zikloetako tituludunak unibertsitateko ikasketetan sartzeko aukera izango dute inolako sarbide probarik egin gabe.

Goi mailako heziketa zikloan titulua dutenek unibertsitatera sartu nahi badute, eta gradu horren eskaria eskaintza baino handiagoa bada, USPko (Unibertsitaterako Sarbide Probako) fase espezifikora aurkeztu ahal izango da nota igotzeko. Unibertsitate publikoek plazen esleipenerako onarpen notak edukiko dituzte kontuan. Horretarako honako formula hau erabiliko dute:

 

Onarpen nota = ZBN + a*M1 + b*M2

  • ZBN: zikloko batazbesteko nota.
  • M1, M2: fase espezifikoko notak, baldin eta honen nota 5 baino altuagoa bada.
  • a, b: fase espezifikoko ikasgaien haztapen parametroak..

a eta b haztapen parametroek 0,1 eta 0,2 ko balioa izango dute unibertsitate bakoitzak ikasgai bakoitzari ematen dion garrantziaren arabera.

Konbalidazioak al daude goi mailako ziklo batetik arlo bereko unibertsitateko gradu batera pasatzerako garaian?

Bai, zenbait ikasgai balioztatzeko aukera dago arlo bereko ziklo bat egin ondoren. Balioztatzeko ikasgaia eta kredituak unibertsitatearen baitan egongo dira, beraz, zuzenean kontsultatu beharko da.

LOGSE ziklo bat bukatu dut, baina praktikak falta zazkit. LOEko ziklo batera apunta naiteke?

Bai, ez ohiko egoera denez bi zikloetako matrikulak egin daitezke, bat LOEn eta bestea LOGSEn, betiere praktikak edota ikasgai batzuk pendiente geratzen direnean.

LOGSE ziklo bat bukatu dut. Ikasgairen bat konbalida dezaket?

LOGSEko eta LOEko zikloak baliozkotzeko aukera dago nahiz eta kasuz kasu aztertu beharko..

Gradu bat erdizka bukatu dut. Ikasgairen bat konbalida dezaket?

Azken urteotan hezkuntzak izandako aldaketak direla eta kasuz kasu aztertu beharko da.

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Elkartasunean:

Hetel Gaia Kristau Eskola