ERASMUS beka edo programa, ingelesezko izen ofizialaren akronimoa da: European Region Action Scheme for the Mobility of University Students, hau da, Europear Batasuneko Unibertsitateko Ikasleen Mobilitaterako Akzio Plana.
Beraz, ERASMUS beka, EBeko unibertsitateetako ikasle eta irakasleei eskaintzen zaizkien laguntza ekonomikoak dira planari atxikitutako herrialdeetan ikasteko.
Europar batasuneko herrialdeez gain Europako Gune-Ekonomikoa osatzen duten hiru herrialdeak daude: Islandia Liechtenstein eta Norvegia. Gainera, Suitza eta Turkiarekin ere hitzarmenak daude.
Ez dago eskaerak aurkezteko epe bakarra. Zentro bakoitzak, hautaketa prozesu pertsonala erabiltzen du. Hala ere, ebaluazio prozesuak eta plazen esleitzeak, otsaila eta apirila bitartean izaten dira.
Gomendagarria da zikloko tutoreari informazioa eskatzea, honek emango baitizkizu jarraibideak.
Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail: nazaret@nazaret.eus