Zuretzat Diseinatua

técnico superior en administración y finanzas

 

Pertsona arduratsua eta antolatua zarela uste baduzu, komunikatzeko gaitasunarekin eta administrazioko zereginak eta bezeroari arreta emateko zerbitzuaren kudeaketak erakartzen bazaitu, hau da zure profilari hobekien egokitzen zaion zikloa.

Oso praktikoa den Ikasketa plana, zure lorpen profesionalei zuzenduta dago lehenengo momentutik.

Ziklo honekin prestakuntza tekniko maila altua lortuko duzu, enpresetan egindako praktikekin osatuz. Hauek izango dira ikasiko dituzun konpetentzi batzuk:

  • Existentzien hornikuntzaren kudeaketa eta administrazioa.
  • Diruzaintza, finantziazioa eta aurrekontuaren kudeaketa eta administrazioa.
  • Giza Baliabideen kudeaketa eta administrazioa.
  • Kontabilitate eta fiskaleko ariketen egitea eta aztertzea.
  • Zerbitzu eta produktuen salmenten negoziazioa, erreklamazioa, aholkularitza egin eta gainbegiratzea.
  • Administrazio Publikoaren barne, informazioa,kudeaketa eta administrazioa.
  • Lan arriskuen prebentziorako kudeaketa zerbitzua egin.

Horrez gain, ziklo honek informazio prozesuaren kudeaketarako beharrezkoak diren lan tresnen menderakuntza emango dizu: Ofimatika, kudeaketarako aplikazioak, cloud, sareak eta multimedia, modu honetara edukien kudeaketen konpetentzia lortuko duzu 2.0 Web orriaren bidez.

Irakaskuntza Eredu elebidunetatik edozein aukera dezakezu (eredu A eta D) eta atzerriko hizkuntzen ikasketa sakona: ingelesa, frantsesa, txinatarra/alemaniarra.

Administrazio eta Finantzatan heziketa egokia izan dezazun, NAZARET-ek instalazio egokiak eta aurreratuak eskainiko dizkizu. Enpresaritza simulaziorako tailer gela bat daukagu, balio-aniztasuneko gelak, sektoreko enpresetan gehien erabiltzen diren softwarez hornituak dauden ordenagailu gelak, ezagutza teoriko osagarria emateaz gain, profesional on bati eskatzen zaizkion ezagutzak ere emango dizkizu, benetako kasu eta egoera praktikoak simulatzen duen metodologiarekin.

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Elkartasunean:

Hetel Gaia Kristau Eskola