Zuretzat diseinatua

disenado-para-ti

Marketina erakargarria iruditzen bazaizu, sormena baldin baduzu, ekintzailea bazara, besteekin harremanak edukitzeko trebetasuna baduzu eta etorkizunean lanbidea eskari handiko sektorean izan nahi baduzu, hau da zure neurrira diseinatutako zikloa.

Ikasketa-plana bereziki da praktikoa, eta hasiera-hasieratik dago bideratuta Marketinaren eta Komunikazioaren alorrera, lehen unetik beretik lanean has zaitezen.

Ziklo honen bidez, maila handiko kualifikazio teknikoa lortuko duzu, eta gainera, enpresetan praktikak egingo dituzu ikasitakoa osatzeko. Hona hemen ikasiko dituzun gaitasunak:

 

  • Marketing Planak egiten ikasiko duzu; hau da, merkataritza-estrategiak zehaztuko dituzu, eta horretarako, Marketing Mix esaten zaiona eta merkatu-ikerketa aplikatuko dituzu.
  • Produktu bat zein zerbitzu bat merkaturatzeko edo finkatzeko Komunikazio Plana diseinatzen ikasiko duzu, offline zein online.
  • Bezeroaren Arretarako Saila antolatzen eta bezeroak gustura egoteko eta fidelizatzeko jarduera-ildoak ezartzen ikasiko duzu.
  • Produktu bat zein zerbitzu bat saltzeko arrazoiak adierazten eta aurkezpen grafiko eraginkorra diseinatzen ikasiko duzu.
  • Publizitate-komunikazioko teknikak aplikatzen, eta publizitate-mezuen testuak idazten zein grafikoak diseinatzen ikasiko duzu.
  • Harremanak ingelesez egiten ikasiko duzu, bai bezeroekin, bai hornitzaileekin, bai erakunde publikoekin, bai eta merkataritza-jarduerako gainerako operadoreekin ere.
  • Marketin-ekitaldiak antolatzen eta sormena garatzen ikasiko duzu, egungo lan-alorrak dituen erronkei aurre egiteko

Horrezaz gain, ziklo honetan, web 2.0 tresnen bidezko eduki-kudeaketan trebatuko zara, bitarteko hauek nola erabili ikasiko baituzu: ofimatika, kudeaketa-aplikazioak, hodei-konputazioa eta gizarte-sareak; gainera, multimedia-edukiak ere egingo dituzu.

Hori guztia gutxi balitz, atzerriko hizkuntzetan sakontzeko aukera ere izango duzu; besteak beste, aukeran dituzu ingelesa, frantsesa, txinera eta alemana.

NAZARET zentroko instalazioak oso aurreratuak dira eta behar beste osagarri dituzte, Marketing eta Publizitate prestakuntza behar bezala egiteko diseinatu baitira. Balio anitzeko ikasgelak ditugu eta ordenagailu-geletako ordenagailuek, berriz, sektoreko enpresek erabiltzen dituzten software espezifikoak dituzte. Horri guztiari esker, ezagutza teorikoak osatuko dituzu eta profesionalek eskatzen duten prestakuntza praktikoa jasoko duzu; izan ere, bertan darabilgun metodologiak benetako egoerak eta kasu praktikoak simulatzen ditu.

 

 

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Elkartasunean:

Hetel Gaia Kristau Eskola