Gero eta web garatzaile gehiago behar dira web orriak diseinatzeko, sortzeko eta mantentzeko; hala nola, interneteko guneak zein erabiltzaileei zerbitzuak eskaintzen dizkien bestelako produktu digitalen guneak sortzeko.
Ezinbestekoa da Tekniko Garatzaileak programazio-lengoaia desberdinak guztiz menperatzea, hala nola Java, HTML eta Python. Horretaz gain, azkartasuna eta produktibitatea ere beharrezkoak izango ditu sareak eskatzen dituen premiei aurre hartu ahal izateko. Baina, bestalde, lan-aukera zabala eta anitza eskaintzen du.
Lan-irteera gehien dituen lanbide teknologikoetako bat da Web orrien garatzailea izatea ( % 100eko enplegagarritasuna), izan ere, espezialitate honen aplikazio-eremua oso zabala baita.
Ziklo honekin hasita, etorkizunean, profil informatikoan aurrera egin ahal izango duzu beste ziklo edo espezialitate batzuekin, hala nola, Zibersegurtasuna, Multiplataforma edo Sistemak.
Marketin eta publizitate titulua baldin baduzu, ziklo honek diseinatzaile eta garatzaile izaten lagunduko dizu. Izan ere, oso profil indartsua lortuko duzu. Bezeroari ulertzen erraza den aplikazio batekin erantzungo diozu; estetikoki, komunikazio korporatiboaren eskakizunekin bat datorrenarekin; eta, aldi berean, funtzionala izango denarekin. Web-garatzaileak ere erabiltzailearentzat erakargarria den interfaze grafikoa sortzeaz arduratu behar du, aplikazioak kodetu eta diseinatzeaz gain, puntu hori funtsezkoa izango baita aplikazioak arrakasta izan dezan.
Produktuen edo zerbitzuen eskaintzak gora egin du sarean pandemiaz geroztik, eta mugikorren bidezko erosketek ere gora egiten jarraitzen dute. Aldaketa horiek, teknologia berritzaileak eragiten dituzte: 360ºko irudiak eta bideoak, komunikaziorako eta salmentarako plataforma berriak, pertsonalizatutako zerbitzuak eta produktuak, ahotsa erabiltzea teklatuaren ordez, erabiltzaileak edo erosleak erakartzeko edo jakinarazteko modu berriak, etab.
Eskaintzen dugun zikloa etengabe ari da eguneratzen, komunikatzeko modu berritzaileak txertatu ditugu; ez ohiko plataforma digitaletan soilik, baita errealitate areagotuko plataforma birtualetan ere (2022-2023 ikasturtearen estreinaldirako abian jarri dugun proiektua).
Administrazioa eta Finantzak titulua baldin badaukazu, eta zure profila areagotu nahi baduzu digitalagoa, gaurkotuagoa eta aurreratuagoa izan dadin, WEB garatzailearen zikloarekin berrikuntzak egin ahalko dituzu datuen analitika, Big Data eta IKTak ETEetan txertatuz.
Zatoz Nazaretera eta eskaintzen dituen aukera eta berritasunen berri emango dizugu.
*EGIN ETORKIZUNEKO LANBIDEAREN ALDEKO APUSTUA* EGIN NAZARETEN ALDEKO APUSTUA!
Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail: nazaret@nazaret.eus