
Maltako bizipenak
Alba Hernández naiz, EBBDko ikasle bat eta hiru aste Maltan egon naiz praktikak egiten, liburu denda batean, astelehenetik ostiralera. Arratsaldetan lagunekin geratzen nintzen plan desberdinak egiteko: hondartzara joateko, itsasontzian ibiltzeko, leku berriak ezagutzeko, zerbait hartzeko, Gozo eta Comino uharteeak ezagutzeko etab.
Nazareteko bost ikasle joan ginen: Ainhoa, Angie, Ruben, Sara eta ni. Honi esker, hauek hobeto ezagutzeko aukera izan dut, gure arteko erlazioa sendotuz.
Bertako familia batean bizitzen egon naiz, gurasoez gain, lau seme-alaba ere bazeuden. Gainera, ni bezala beste bost ikasle zeuden (lehenengo bi asteetan) eta hamabi (azkenengoan). Bakoitza herrialde batekoa zen eta honi esker kultura berriak ezagutzeko aukera izan dut baita ondo pasatzeko ere. Gehienak, frantsesak ziren eta beraiekin hizkuntza praktikatu ahal izan dut. Beste ikasleak berriz, Finlandiarrak, Alemaniarrak, Danimarkarrak etab ziren.
Maltako hizkuntza ofizialak ingelesa eta maltesa dira. Hala ere, jende asko italieraz hitz egiten du. Ingelesa izan da gehien erabili dudana bai familian bai enpresan eta hobetzeko okasioa izan dut.
Esperientzia polita eta positiboa izan da edonori gomendatuko niokeena. Esperientzia paregabea izan da, ez bakarrik lanerako garaian, baizik eta heldutasun gehiago lortzeko aukera ematen duelako. Gainera, arazoei aurre egiterako garaian nik bakarrik bertatik ateratzen ikasi dut.
Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail: nazaret@nazaret.eus