Sonia Ziani, 27 urte. Emakumea, gaztea, kirolaria eta ekintzailea .
Administrazio eta Finantzak zikloa bukatu berri du baina ez ditu oporrak hartuko, buru belarri dagoelako Soda Surf Trips bere enpresarekin.
Nazareten bultzatzen ditugun balioen adibide argia da Sonia: proaktibitatea, ahalegina, talde lana, jarrera positiboa…Ez da harritzekoa gaitasun hoiekin eta jasotako formakuntzarekin Urratsbat 2018 saria irabazi izana, emakumeek gidatutako enpresen arloan.
Surfa da bere pasioa eta ahal duen guztitan kirol hontan aritzeko edo txapelketa batean parte hartzeko bidaiatzen dabil. Pasio hortatik, bidaietatik eta bere esperientziatik, bere empresa propioa sortzeko idea piztu zen
Onena bideoa ikustea duzue, ezagutu gertutik Sonia eta bere enpresa.
Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail: nazaret@nazaret.eus