Novedades

2. enpresekin topagunea

Mila esker enpresekin elkartzeko topagunean parte hartu zenuten guztioi.

BBS Wirtshaft eskolako bisita

BBS Wirtshaft eskolako 2 irakasle gure zentruan izan dira EBBD ikastaroa nola ematen dugun bertatik bertara ezagutzeko.

Global Days Ludwigshafenean

Aurreko astean gure “EBBD”ko (Business batxilergoa) 5 ikasleek Alemaniako Ludwigshafen herrian dagoen zentru batera juteko aukera izan zuten. Gure “partner” zentru bat da eta bertan “Global Days” jardunaldian parte hartu zuten.

Frankfurtera hegazkinez iritsi eta gero trena hartu zuten Ludwigshafen arte. Bertan aste batez beren anfitrioi izango zirenak  zituzten zai.

 Ikasleek “Hambach” gaztelua bisitatzeko aukera izan zuten, Alemaniako demokraziako ikur garrantzitsua, eta udaletxean beren ohorez eginiko harreran ere parte hartu zuten.

Hala ere, bidaiko helburu nagusia Europear Batasuneko baloreak landu eta bertan egotearen onurak ezagutzea zen. Horregatik, “YEP” (europear profesional gazteak) ikasle erakundeak EB ri buruz eskeini zuen tailer informatibo batean parte hartu zuten.

Egonaldiaren azken bi egunetan, Europako bost herrialdetako ikasleekin lan taldeak osatu zituzten, beti  ingeles mintzatuz noski, EB ri buruz ikasitakoa erakutsiko duen egunkari bat sortzeko eta baita EBko parte izateak dakarren onurei buruzko bideo bat lantzeko.

 Aste bikaina parte hartzaile guztientzat prestaturiko festa bikain batekin amaiatu zen, ederki pasa zuten denek.

 

Pauso Berriak proiektua

Bi hillabete dira Gureak taldeak sustaturiko "Pauso Berriak" proiektuan parte hartzen dugula.

Lankidetza honi esker Mikel ezagutu dugu. Iritsi zenetik gogo betez egin du lan eta egunero bere poza kutsatu digu.

 

5. mugaz bestaldeko topaketa

NAZARET-ek kutxaren dirulaguntza jasotzen duen SAREA proiektuari esker, gizarte arloko mugaz bestaldeko lanbide heziketako zentroen 5. topaketa antolatu du Kutxazabal zentroan.

 

SUSCRIPCION AL BOLETIN

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Elkartasunean:

Hetel Gaia Kristau Eskola