
Aurten 50 urte betetzen dira Nazareten Lanbide Heziketa ematen dela.
Gure ikastetxean ospakizun honetan parte hartu duten eragile guztiak bilduta ospatu nahi izan dugu: erakundeak, enpresak eta, jakina, ikasleak.
Ekitaldian, hainbat arlotan gurekin lankidetzan aritzen diren enpresei aitorpena egin nahi izan genien, hala nola, praktiketan, lan-poltsan edo prestakuntza dualean. Horrela, gure ikasleentzako prestakuntza integrala eta aberasgarria lortzen laguduko dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ospakizun honetan gurekin egon nahi izan zuten guztiei.
Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail: nazaret@nazaret.eus