SAREA proiektuaren azken hitzaldia

Atzo, ekainak 10, SAREA mugaz gaindiko proiektuaren azken mintegia egin zen Ficoban.

Bertan, mugaren bi aldeetan haurren babesaren arloan egindako lanaren emaitzak aurkeztu ziren.

Horretarako, hitzaldiak eta mahai-inguruak eskaini ziren, eta proiektuan parte hartu duten profesionalek eta gonbidatutako adituek parte hartu zuten. Gainera, proiektuaren etorkizuneko faseetarako jarduera-ildo posibleak proposatu ziren.

Etcharry Formationa Dévoloppement izan da SAREAren buru, Nazaret Fundazioarekin eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Langintzako Sailarekin lankidetzan.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia_Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

 

 

SUSCRIPCION AL BOLETIN

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Elkartasunean:

Hetel Gaia Kristau Eskola