Markel Olanori gure zentroaren proiektua aurkeztu diogu

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak Nazareteko hezkuntza proiektua ezagutu dute.

Gure ibilbideak eta proiektuak aurkezteko aukera izan dugu beren prestakuntza esperientziaren berri eman duten 4 ikasleren laguntzarekin. Leire Ugartemendia prestakuntza dualeko administrazio eta finantza zikloa amaitzen ari da; Lucía Benítez, Gizarte Integrazioko ikaslea, martxoan hasi zen ACPko Espezializazio programa egiten; Alaia Nestares selektibitatea prestatzen ari da Europako batxilergoa (EBBD) egin ondoren, eta Natalia del Solek batxilergo zientifiko-STEMeko lehen ikasturtea amaitu du eta Psikologiako EHUko fakultatearekin batera  egiten ari den ikerketa aurkeztu du.

 

 

 

SUSCRIPCION AL BOLETIN

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Elkartasunean:

Hetel Gaia Kristau Eskola