
Nazaret Business Administration (NBA) enpresako 1. mailako taldeak Europako hainbat eskolatako ikasleekin batera parte hartu du enpresa-kudeaketako lehiaketa batean
4-5 pertsonako taldeetan, jarraitu beharreko negozio-planari buruzko erabakiak hartu behar izan dituzte. Targets, zuzendaritza-taldea, erosketa-politika, salmenta-politika, marketin-politika, logistika, arlo pertsonal eta finantzarioa.
Ekimen honetan parte hartu duten ikastetxeak hauek izan dira: Business College Helsinki; Skive College Denmark; Summa College Netherlands; Rijn IJssel College Netherlands; Charles Peguy Frantzia.
Oso esperientzia positiboa izan da ikasleentzat eta, hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei parte hartzeagatik.
Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail: nazaret@nazaret.eus