Bachillerato Europeo Bussiness EBBD

AURKEZPENA

Europan ikasi, lan egin eta bizi.

AURKEZPENA

Batxilergoaren deskribapena:

Nazaret-EBBD Nazareteko Europako Business Batxilergoa da eta ibilibide hau jarraituz EBBD Certificate of Excellence lor daiteke. EBBD Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean eskaintzen da, eta bertan irakasgai batzuk ingelesez emateaz gain, hautazko bereziekin osatzen da. Ikasleek hizkuntza-gaitasunak eta Europari eta enpresa-munduari buruzko ezagutzak jasotzen dituzte, eta atzerriko zentroekin ekintzak eta bertako eta nazioarteko enpresetan praktikak egiten dituzte. EBBD programa Europako oinarrizko markoak txertatzen ditu, hala nola Bizitza osoan zehar Ikastekoa, Jarrera Ekintzailea eta Gaitasun Digitalak, ikasleak etorkizun pertsonal eta profesionalerako prestatuz.

Erasmus Copenhague

Zergatik Batxilergo hau?

Europar proiektua
Europako beste eskola batzuekin proiektu batean parte hartzeko aukera izango duzu, eta beste kultura batzuetako pertsonekin harremanak izatearekin batera bisitatu ahal izango dituzu..
Ingelesa
Zure ingeles maila hobetu ahal izango duzu, hizkuntza horretan ikasgai batzuk egitea aukera dezakezulako.
Enpresetan praktikak
Lehen harremana izango duzu enpresa batekin Gipuzkoako eta atzerriko praktiken bidez.
Hizkuntza eredua
D, B eta A hizkuntza-ereduen artean aukeratu ahal izango duzu. Gainera, Euskararen B2 ziurtagiria eskuratzeko aukera izango duzu.
Proiektuak
Zure zeharkako gaitasunak proiektuen eta portfolio baten bidez garatuko dituzu.
Eskolaz kanpokoak

Hizkuntza bakoitzean duzun mailara egokitzen gara. Gainera, eskolaz kanpoko eskolak eskura izango dituzu ikastetxean bertan, aurrera egiten jarrai dezazun eta, aldi berean, egiaztagiriak lor ditzazun.

Errefortzu eskolak
Eskolaz kanpoko eskolak doan izango dituzu eskura, eta bertan zalantzak argitu eta zure ikaskideekin lan egin ahal izango duzu.
Erritmo pertsonalizatua
Zure helburuak lortzeko orientazioa eta laguntza ematen dizugu, zure erritmoa errespetatuz.
Ordenagailu eramangarria
Ordenagailu eramangarri bat eduki ahal izango duzu, bai eskolan bai kanpoan lan egin ahal izateko.

Gure ikasleek hau diote:

Bachillerato_EBBD

“EBBD programan izan dudan esperientzia positiboa izan da. Bidaiatzeko eta kultura ezberdinetan murgiltzeko aukera izan dut, adibidez, Maltan, hiru aste boluntario gisa ibidi nintzen “Friends of The Earth Malta”-n. Arlo pertsonalean bete ninduen esperientzia izan zen. Danimarkan, beste herialde bateko hezkuntza sistema ezagutu nuen, eta hori liluragarria izan zen. Kontabilitate klaseak erabilgarriak izan zaizkit nire garapen akademikorako. Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea Donostian ez dagoela EBBDren antzeko programa eskaintzen duen beste zentrorik.”

Ellen Kelly, alumna de EBBD

Elkarlana:

EBBD elkarteko kide diren ikastetxeen sare bat dugu, eta hainbat proiektu eta jardueratan parte hartzen dugu. Bertan, ingurumena, kulturartekotasuna… bezalako gaiak lantzen dira, gure ikasleek aktiboki parte hartzen dutelarik.

Bachillerato_EBBD

Hona hemen gurekin lan egiten duten zentroetako batzuk:

Erasmus:

Erasmus + programa bat dugu Batxilergorako, eta horri esker, gure ikasleak beste herrialde batzuetara joan daitezke beste ikastetxe batzuetan garatzen ari diren proiektuak ezagutzera.

EBBD Nazaret

Batxilergo honekin lotutako ikasketak:

Nazareten ikasten jarraitu nahi baduzu, informatika- eta osasun-familietako goi-mailako heziketa-zikloetara sar zaitezke*
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
1/5

IKASKETA PLANA

  • D,B,A hizkuntza ereduak.
  • Irakasgaiak euskaraz, gaztelaniaz eta beste batzuk ingelesez egiteko aukera.
  • Hizkuntza-mailak (euskara eta ingelesa).

Lehen maila

ARDATZEKOAK 1

  • GAZTELANIA ETA LITERATURA I
  • EUSKARA ETA LITERATURA I
  • INGELESA I
  • FILOSOFIA
  • GORPUTZ HEZKUNTZA
  • TUTORETZA

MODALITATEKOAK 1

  • MATEMATIKA GGZZ I / LATINA I
  • MUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA
  • EKONOMIA

HAUTAZKOAK 

  • MARKETIN
  • GAUR EGUNGO GATAZKAK ETA ERREALITATEAK
  • ICT and BUSINESS

Bigarren maila

ARDATZEKOAK 2

  • GAZTELANIA ETA LITERATURA II
  • EUSKARA ETA LITERATURA II
  • INGELESA II
  • ESPAINIAKO HISTORIA
  • FILOSOFIAREN HISTORIA
  • TUTORETZA

MODALITATEKOAK 2

  • MATEMATIKA GGZZ II / LATINA II
  • GEOGRAFIA
  • ENPRESA ETA NEGOZIO-EREDUEN DISEINUA

HUTAZKOAK 2

  • ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETA OINARRIAK
  • KONTABILITATEA

Zer ikasi dezaket ondoren:

BATXILERGO 1 ETA BATXILERGO 2 + USE

UNIVERSIDAD

EBBD Batxilergoa eta USE Proba egiteak honako unibertsitate-gradu hauetarako sarbidea ematen dizu, beste askoren artean:

  • Irakaslea, Pedagogia, Psikologia…
  • Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak…
  • Enpresen, Administrazioa eta Zuzendaritza…
  • Filologia, Historia…
  • Ingurumen Zientziak…
BATXILERGO 1 ETA BATXILERGO 2 + USE (HAUTAZKOA)

Batxilergoa egiteak lanbide-arlo hauetarako sarbidea ematen dizu, beste askoren artean:

  • Administrazio eta Kudeaketa
  • Merkataritza eta Marketina
  • Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak
  • Osasun Dokumentazioa eta Administrazioa

Sartzeko baldintzak

Batxilergora sartu ahal izateko, beharrezkoa da DBHko titulua izatea.

Txata ireki
1
Laguntzarik behar duzu?
WhatsApp bitartez Nazaretekin txateatu
Kaixo, zertan lagun zaitzakegu?