Maite, Itziar, Ainhoa eta Ane

AMALUR PROIEKTUA

Aspalditik geneukan gai hau buruan, baina inoiz ez genuen sakontzeko astirik hartu.

AMALUR PROIEKTUA

Zeri buruz da proiektua?

Proiektu hau bi kolektiboren arteko trukean oinarritzen da, landa eremuan bizi diren adineko pertsonen beharrak asetuz, gazte langabetuen laneratzea eta gizarteratzea lortzeko helburuz. Akonpainamendu bat eskaintzen du gazteak, ostatua eta lurrak lantzen ikastearen truke, eta elkartruke honen bidez, harreman afektibo sendo bat sortu daiteke bien artean.

 

Nola sortu zen ideia?

Aspalditik geneukan gai hau buruan, baina inoiz ez genuen sakontzeko astirik hartu. Ikusten genuen adineko pertsona asko bizi dela landa eremuan, eta horietako asko bakarrik, ondorioz, hauetariko askok landa lur horiek lantzeari utzi diote eta hori dela eta, lur asko aprobetxatu gabe daude. Proiektu bat egiteko eskatu zigutenean, errealitate honetatik abiatu ginen, eta gaur egungo langabeziarekin uztartu nahi izan genuen, gazteei okupazioa emanez, horrela, proiektua martxan jartzeko aukera ezin hobea suertatu zitzaigun.

 

Zein egoeratan dago orain proiektua?

Proiektu honekin lortu genuen saria, sari ekonomiko bat izan zen eta ez proiektua martxan jartzea. Hala ere, beraien partetik martxan jartzeko interesa agertu zigutenez, esperantzarik ez dugu galdu. Beraz, momentu honetan proiektua geldirik dago eta gu beste gauza batzuetan gaude murgilduta, baina etorkizun batean aukeratzat jotzen dugu.

 

Nola sortu zen txapelketara joateko ideia?

Informazio eske joan ginen Urkome landa garapen elkartera eta bertan kasualitatez lehiaketaren berri eman ziguten.

 

Zien izan zen saria?

Aurrez aipatu bezala, saria ekonomikoa izan zen, 2000 euro hain zuzen. Baina hau baino gehiago, gure esfortzu eta eginiko lanaren errekonozimendu bat izan da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nazaret

Aldakoenea, 36 - 20012 Donostia - San Sebastián
Teléfono: (+34) 943 32 66 66
e-mail:

Kutxa

 

Center associated with:

Hetel Gaia Kristau Eskola